|21/09/2015
Hoy 21h: La Memoria. 27 de Septiembre de 1975, 40. aniversario.

A las puertas de un nuevo 27 de Septiembre en el que se cumplirá el 40. Aniversario de aquellos últimos fusilamientos del régimen fasciofranquista en 1975,

|21/09/2015
Kirol Leihoa: asteburuko kirol emaitzen errepasoa

Hauek izan dira asteburuko errepasoa egiteko bidelagun izan ditugun kirolariak:

Loading player...
|21/09/2015
"Euskal Herrikoak ez ezik, mundu osoko ikertzaileak behar ditu euskarak, bereziki, Europakoak"

Eñaut Etxamendiren ikerketa lanetik tiraka, euskara eta euskal kultura unibertsitate ikasketetan izan diren hutsuneez hitz egin digu Ainara Mayak.

Loading player...
|18/09/2015
'Amama', 2015eko Argia eguna eta liburu kritikak

Arraio irratiko lagunek Iraia Elias aktoreari 'Amama' filmaz egindako elkarrizketa; eta Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagak Hiromo Yoshidarekin Japoniako ipuin tradizional umoretsuez izandako solasaldia izan ditugu irratien tartean. Amagoia Mujikak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartera Iñaki Carro abokatuak Bilbo Hiria irratian Kukutzako auziaz esanak ekarri ditugu. Xabier Letonak igandean Oñatin ospatuko duten Argia egunaz hitz egin digu. 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxeak ‘Back to Leizarraga’ eta ‘Hilak gure artean’ liburuez hitz egin digu. Oiartzun irratitik, berriz, Errenteriako Atlantikaldiaren ingurukoak ekarri ditugu.

Loading player...
|18/09/2015
 Irratia jaietan eta jaiak irratietan, biak eta bietara, euskaraz"

Aurtengo udan, euskal hiriburuetako festei irratietan egin zaien jarraipenari begira jarri dira Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea.

Loading player...
|18/09/2015
Interneten aukerak eta kalteak, 2zio eta Irantzu Lekue

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforti esker, Bizkaiko kontuen inguruko kronika jaso dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, Internet genero bereizketa iraunarazteko edo iraultzeko tresna ote den hausnartzeko. Jarraian, Odei Barrosorekin 2zio taldearen 'Bideak' diskoaz hitz egin dugu. Kultur sormenen tartean, Gasteizen artearentzako eta sorkuntzarako espazioa aldarrikatu duen Irantzu Lekue artistarekin hitz egin du Halabedi irratiko Jon Aranburuk. Amaitzeko, 'Ondarruko berbak' dinamikako zati bati egin diogu lekua.

Loading player...
|17/09/2015
 "Euskara arrunta izatea izan dadila gure helburua"

Ikasturte hasierari erreparatu dio Leire Narbaizak udako pasadizo bati tiraka.

Loading player...
|17/09/2015
 "Euskararen etxean, euskaldunak ez direnak gure hizkuntzara hurbiltzeko aukera dago"

Euskararen Etxearen inguruan hitz egin digu, gaur, Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok. Duela hamar urte Bilbon ireki zuten, eta euskararen arloan lan egiten duten hainbat erakunderen bilgunea da.

Loading player...
|16/09/2015
Zinema, poesia eta alternatiben aldeko diru bilketa

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartean, Radiokulturako lagunek Karmele Jaiorekin hitz egin dute 'Orain hildakoak ditugu' poesia liburuaz. Xabier Landabideak urriaren 24ko 'Alternatiben Herria'-ren aldeko diru bilketa kanpainaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Otxandioko alkate Urtzi Armendarizi atzoko atxiloketez egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Loading player...
|16/09/2015
"Hizkuntzaz gain, lanerako eta komunikaziorako konpetentziak irakasten ahalegintzen gara"

Banaiz Bagara elkartearen sorreraz eta funtzioez hitz egin digu, gaurkoan, Petra Elserrek.

Loading player...
Página 142/ 144