|30/10/2015
 Manex Agirre: "Herri-mugimenduko egitura erreferentzial indartsua behar dugu, eskumen juridiko eta publikoduna"

Patxi Saez Azpeitiko euskara patronatuaren zuzendariaren iniziatibari tira egin dio Manex Agirrek gaurkoan.

Loading player...
|29/10/2015
"Herri honek hiztunak behar ditu, euskara maila onargarrian jakin eta hitz egingo dutenak"

Euskararen zenbakiei erreparatu die AEKko lehendakari Mertxe Mugikak.

Loading player...
|28/10/2015
"Oraindik haur nafar askoren eskubidea zapalduta dago, jarrai dezagun hizkuntz eskubideak bermatzea exijitzen"

Nafarroa Wow atariko albisteak txantxazko eragin dion irribarretik tiraka aritu zaigu Aitor Abaroa gaurkoan, eta Iruñerrian LTD bidez Euskal Telebista izateko duten aukera goraipatu du. 

Loading player...
|27/10/2015
"Euskalduntzearen doakotasuna estrategikoa da Euskal Herria erabat euskalduntzeko"

Euskaltegietako matrikulazio datuei erreparatuta, doakotasunerako urratsa egin duten herrietan matrikulazioa laukoiztera ere heldu dela nabarmendu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Josu Labakak.

Loading player...
|26/10/2015
"Amestea librea da, baina gauzatzeko gogor jardutea, gomendagarria"

Errigora proiektuari begira jarri da Mikel Astarloza gaurkoan.

Loading player...
|26/10/2015
"Hiztunek hizkuntzaren gaineko gogoeta egitea eta eragitea da EkoLinguAren helburua"

Garazi eta Aimarren biografia linguistikoetatik abiatu eta hizkuntzarekiko harremanaz hitz egin du Elhuyarreko Saroi Jauregik.

Loading player...
|23/10/2015
"Hiztun-mota guztiek aberasten dute gure hiztun-komunitatea"

Familiako bazkaria izaten omen du Karmelo Ayestak asteburu askotan, eta bertan euskaldun zaharrak eta berriak biltzen omen dira.

Loading player...
|23/10/2015
"Seme-alabek euskararekiko jarrera aktiboa izateko oinarrizkoa da guk ere hala izatea"

Egungo gazteek gutxienez hiru hizkuntza ikasten dituztenez, eleanitzak izango direla argi dagoela uste du Iñaki Eizmendik, eta gainera onurarako izango dela ere iruditzen zaio.

Loading player...
|22/10/2015
"Uste izaten dugunaren aurka, jendearen jarrera positiboa da euskararekiko"

Elkarrekintza eta komunikazio jardueretan euskararen erabileraren portzentaia ez dela euskaldun kopuruaren araberakoa uste dute Jone Goirigolzarrik eta Xabier Landabideak.

Loading player...
|21/10/2015
"Geuk euskara onartzen ez badugu, zertarako emango diote balioa besteek?

Poztu egin da Eneritz Albizu Espainiako zine akademiak Loreak filma hautatu izanagatik Oscar sarietarako hautagai izateko.

Loading player...
Página 53/ 58