|28/11/2017
"Garrantzitsua da ohitura berriak ikustea, elkarrizketa berriei bozgorailua jartzea"

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra, derioztar euskaldunak aktibatu eta euskaraz egiteko aukerak biderkatu nahi dituztela azaldu du Txerra Rodriguezek gurean.

Loading player...
|27/11/2017
"Euskarak 365 egun dituela gogorarazteko, beste herri askotan bezala, Gasteizen ere 11 ekintza antolatu dira, elkarlanean"
Euskararen Nazioarteko Eguna gertu denean, Gasteizen antolatutako ekintzen berri ekarri du Ane Pedruzok gurera. Bihar eta ostegunean, adibidez, musika izango dute protagonista: bihar goizean ETS talde arabarrak AmETSetan lan berria aurkeztuko duOihanederren eta arratsaldean Parral tabernak Joseba Tapia eta Besamotzak-en kontzertua hartuko du.
Loading player...
|24/11/2017
"Hasitako bidea zainduta, ohikoagoa egingo da Euskal Herrian euskaraz eroso sentitzea"

Azken urteotako euskalgintzaren bidegurutzearen ideia ekarri du Karmelo Ayestak gogora.

Loading player...
|23/11/2017
"Hizkuntza politikek jo dute goia eta berrikusi eta birpentsatzeko garaia heldu da"

Euskararen normalizazioa erdiesteko jauzia egiteko aukera badagoela iruditzen zaio euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaori.

Loading player...
|22/11/2017
"Lege babes egokia behar dugu Euskal Herri euskalduna eraiki ahal izateko"

Euskal Herriko egungo zikloa aldaketa politiko eta juridiko sakonak ekar ditzakeena dela uste du EHE Euskal Herrian Euskarazeko Koldo Zaratek. Hiru eremu administratiboetan aldaketa horietarako borondatea erakutsi dutelako zenbait indar politikok. Horrek, euskaldunon eskubideei ere eragingo diela uste du Zaratek, eta euskararen estatusean onerako aldaketak bermatzea komeni dela.

Loading player...
|21/11/2017
"Euskalbar ezinbestekoa bilakatu da euskararekin lan egiten duten profesionalentzat"

Firefox nabigatzailerako Euskalbar gehigarri berrituaz hitz egin du Saroi Jauregi Aiestaranek, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduradunak. Hitzen esanahiak, sinonimoak edota itzulpenak bilatzeko hiztegi eta baliabideak biltzen ditu Euskalbarrek.

Loading player...
|20/11/2017
 "Aitzindariak dira udalerri euskaldunak, baina ezinbestekoa da haiek elikatzea, trena makaldu ez dadin"

Aste garrantzitsua izango omen da abian dena UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat. Izan ere, jardunaldiak antolatu dituzte Soziolinguistika Klusterrarekin batera: IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2017. ‘Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak’. Azaroaren 22an izango da hori, EHUk Donostian duen Carlos Santamaria zentroan.

Loading player...
|20/11/2017
"Gainerako gaiekiko proportzioan egunkari bakoitzak erabakitzen du euskarari buruzkoei zein leku eskaini"

Euskal Herriko edozein kioskotan topa daitezkeen 'Berria', 'Deia', 'El Correo' eta 'Gara' egunkariei erreparatu die Estiñe Astorkiak gaurkoan. Bakoitzak euskarari edo euskal kulturari buruz emandako albiste zerrenda aipatu du, baita bakoitzak gai horri buruzko artikuluei zenbateraino lekua egiten dien. Egun bateko aleei erreparatu badie ere, hilabeteko datu bilketak antzerako datu desorekatuak emango lituela iruditzen zaio.

Loading player...
|17/11/2017
"Quebecen eredu gara nortasun digitalari dagokionez eta gure eredua Katalunia da"

Hainbat politikariren iritziz, Quebeceko erdua da Euskal Herriak jarraitu beharrekoa, Kataluniakoaren ordez. Horri tiraka, PuntuEUS Fundazioko Josu Waliñok esan du eurek Kataluniari erreparatu ziotela .eus domeinua sortzerako orduan, haiek .cat domeinua martxan zutelako ordurako.

Loading player...
|16/11/2017
 "Euskaldunok, beti minimoetan, nerabezaroan prakak labur geratzen zitzaizkigunean bezala"

Erresuma Batuko hizkuntza eskakizunek zer pentsatua eman diote Leire Narbaizari. Izan ere, han lanean aritu behar duten atzerriko erizainek C2 ingeles maila izan behar dute. Hori alderatu du euskara eskakizunekin eta EGAtik gorako maila dela eskatzen dena nabarmendu du, hemen, langile espezializatuei soilik eskatzen zaiena.

Loading player...
Página 3/ 58