|15/12/2018 09:03
Lagun eta kolaboratzaile artean itzali da betirako Info7 Irratia

Abenduaren 15ean isildu zen betirako Info7 Irratia 13 urteko ibilbidea eta gero. 13:00tan zabaldu ziren azken hitzak «Gu eta zure arteko zubia, zaharra eta berriaren arteko igarobidea, izan dadila lehena bezain emankorra bigarrena».

Aztibegia elkarteko lehendakari den eta irratiaren sorreratik langile den Eider Olazarrek egin ditu azken hitzak.Goiz ederra izan zen, lagun eta bazkide ugari hurbildu ziren Urruñako estudioetara irratiari azken agurra ematera.

 

Loading player...
|14/12/2018 15:50
#Info7AgurBira Graxi Etxebehere «Bada leku bat gutako bakoitzarentzat»

Agur Biraren baitan gaur Ortzaizen izan gara, Nafarroa Beheran, gure herriko bakegintzan mugarri eta sinbolo bihurtu den emakume bat bisitatzen. Ortzaizeko zubian zuriz jantzita, zapi gorria lepoan eta besoa goratuta, gogoratuko dute askok Grazi Etxebehere.

Loading player...
|14/12/2018 13:41
#Info7AgurBira La lucha obrera ante la ofensiva del capital

En Info7 Irratia siempre ha estado muy presente la lucha obrera. Como radio, nos tocó contar día a día los estragos que “la supuesta crisis” iba provocando en distintos puntos de Euskal Herria a principios de esta década. En aquel contexto, los sindicatos convocaron a varias huelgas generales de los que dimos buena cuenta con los piquetes informativos que organizamos de cara a esas jornadas, con la cancion 'Kapitalismoak' de Gontzal Mendibil como sintonía.


Loading player...
|14/12/2018 11:05
#Info7AgurBira Nafarroa eta Iruñeko aldaketen gobernuei gertutik egin diegu jarraipena

Lau urte betetzear dira Nafarroan aldaketa politikoa eman zela. Nafarroan, eta Iruñean. Amaitzear den legegintzaldian Iruñeak alkate independentista bat izan du lehen aldiz, UPN eta PSNren alternantziarekin amaitu duen alkate bat. Ez ordea, Euskal Herrian askok uste duten moduan, lehen alkate euskalduna, berak nabarmendu digun moduan. Urte hauek emandakoari buruz hitz egin dugu udaletxean bertan Joseba Asiron, Euskal herriko hiriburuko alkatearekin. 

Loading player...
|13/12/2018 17:45

AgurBiraren azken txanpan gaude eta azken geldialdia Baionan egin dugu. Garai politiko berriaren ikur bilakatu baita Baiona apirliaren 8an egin zen ETAren armagabetzea eta gero. Gu ere bertan izan ginen, Baionan, zuzeneko emankizuna egiten. Baionako Euskal museoan eman zuten Bake Artisauek armen 8 gordelekuen berri. Bertan elkartu gara bake artisaua den Mixel Berhokoirigoin eta Bake Bidean-eko Anais Funosasekin.

Loading player...
|13/12/2018 15:35
#Info7AgurBira Mugimendu feministaren loraldi berria bizitu eta kontatu dugu

Azken hamarkadan herri mugimenduren batek goraka izan badu, mugimendu feminista izan da hori eta Info7 Irratian hori ere bizitu eta kontatu dizuegu. Horregatik, gaur, Iruñea aldera jo dugu 'Agur Bira' honen baitan, mugimendu feministako kide izateaz gain, irratiko kolaboratzaile ere badiren Amaia Zufiarekin eta Begoña Zabalarekin elkartzeko.

Loading player...
|12/12/2018 22:14
#Info7Agurbira Altsasuko herriari ahotsa eman diogu

Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Horregatik, ezin genuen 'Agur Bira' hau borobildu Altsasutik pasa eta protagonistekin hitz egin gabe. Horretarako, herriko plazan elkartu gara, gaur, Gotzon Urrizola eta Antxon Ramirez de Aldarekin, biak Altsasuko Gurasoak.

Loading player...
|12/12/2018 17:55

'Agur Bira'ren baitan, 18/98ko sorgin-ehiza sufritu zuten bi lagunekin elkartu gara gaur Bergaran; Teresa Toda eta Jose Luis Elkororekin. Lehendabizikoak, EGIN egunkariko zuzendari orde izateagatik 6 urte igaro zituen espetxean eta bigarrengoak berriz, zortzi urteko espetxe zigorra jaso zuen. Horietatik hiru Espainiako zenbait espetxetan igaro zituen Elkorok, eta azken bostak etxean igaro zituen preso, gailu telematikoa orkatilan jarrita. Haiekin batera, epaiketa guztia bertatik-bertara jarraitu zuen Iker Bizkarguenaga kazetaria ere gonbidatu nahi izan dugu mahaingurara. GARAko kazetariari eskerrak kontatu genizkizuen Info7 Irratiko uhinetan auzitegi bereziaren barruan gertatu zirenak eta ez zirenak. Izan ere, Bizkarguenagari eskerrak eta GARA egunkariarekin batera, epaiketaren zuzeneko kontakizuna egin genuen hedabide bakarrak izan ginen.

Loading player...
|12/12/2018 16:37
#Info7AgurBira Halabedi irratia, gure bidaide aliatuak

Elkarlana eta hartu-emana izan ditugu gaur hizpide. Info7 Irratiaren etxea eta familia izan den Arrosa Sareari eskaini diogu 'Agur Bira'-ren geldialdia, eta Gasteizen ginela probestuta, nola ez, Hala Bedi irratia bisitatu dugu. Gasteizeko irrati librea beti sentitu baitugu hurbil, beti izan dira gure aliatu. Beti prest Gasteiz eta Arabako berriak emateko "Bertatik Bertara" tartean, tertulietan iritzia emateko...Hala Bedi Irratiko sukalderaino sartu gara. Juan Karlos Garcia 'Patas', Igor Goikolea, Ainhoa Villaverde eta Mikel Saenz de Buruaga halabeditarrak elkartu ditugu mahairen-bueltan.

Loading player...
|10/12/2018 14:09
#Info7AgurBira «Eskerrik asko beti egon zaretelako senideon sentipenak entzuteko prest»

Info7 Irratiko 13 urtetako ibilbide honetan maiz hitz egin dugu euskal preso eta senideen egoeraz. Batzuetan albiste pozgarriak emateko, beste batzuetan, albiste latzak. Bilbon elkartu gara Jone Artola eta Jagoba Goitia Etxerateko senideekin. Lehenak aspalditik ezagutzen du kartzela «1986an hasi nintzen lehen bidaiak egiten, oraindik, hala jarraitzen dut» anaia izan zuen preso, orain,  semea. Jagoba Goitiak dela 16 urte ezagutu zuen dispresioa, semea Murtzian du orain «zure senidea dagoen lekua da zure bizitokia, hori da munduaren zentroa» esan du dispertsioa zer den azaltzeko. Info7 irratian bizitutako hainbat momentu gogoratu ditugu beraiekin.

Loading player...
Página 1/ 10