Gaur estreinatuko da Joseba Sarrionandiaren obra literarioan oinarrituta 12 zuzendarik egin duten 'Gure Oroitzapenak' film kolektiboa zinemetan. Ipar Euskal Herriko pantailetan ikusi ahalko da datozen egunetan Gastibeltzak Filmaken eskutik. Katti Pochelu bertako kideak aurreratu digunez, Sarrionandia iruditan jartzeko bere poemak eta ipuinak eraman dituzte ikus entzunezkora. Hego Euskal Herrian hilaren 19an estreinatuko da zinemetan.