LEOK'K taldea: 50 urte euskarazko rock musika egiten

Zestoako Leok'k musika taldeak mende erdia bete du aurten eta 50 urteko ibilbidea ospatzeko 'Infinituari segika' izeneko hirugarren diskoa kaleratu du. Gainera, 50. urteurrenaren ospakizunen baitan, asteburun honetan zehar Rock Astea ospatuko dute Zestoan, Leok’k-ek antolatuta. Besteak beste, bihar, gaurko 23:00etan hasita kontzertua eskainiko du Leok'k taldeak.

Audio_placeholder

LEOK'K taldea: 50 urte euskarazko rock musika egiten

Loading player...
Leok'k taldeko Gotzon Lizaso eta Jesus Aranberri
Leok'k taldeko Gotzon Lizaso eta Jesus Aranberri

'Infinituari segika' diskoaren salmentekin eta kontzertuekin ateratako irabaziak Saharako Emakumeen Nazio Batasuna (SENB) erakundea diruz laguntzera bideratuko dituzte. Gaur, Karelean, Leok'k taldeko Gotzon Lizaso eta Jesus Aranberri elkarrizketatu ditugu.