«Hemen herri bat dagoela aldarrikatzeko baliatuko dugu larunbateko Tourraren etapa»

Frantziako Tourra Euskal Herritik igaroko da datorren asteburuan. Zehazki, larunbatean, erlojupekoa, Lapurdin jokatuko da, Senpere eta Ezpeleta artean. Hori dela eta, herritar talde batek hainbat ekimen antolatu ditu “etapa hori Euskal Herrian jokatuko dela kiroltasunez aldarrikatzeko”.

Audio_placeholder

«Hemen herri bat dagoela aldarrikatzeko baliatuko dugu larunbateko Tourraren etapa»

Loading player...
Gari Mugika eta Mattin Rafu Ruiz de Alda Laaksonen.
Gari Mugika eta Mattin Rafu Ruiz de Alda Laaksonen.

Besteak beste, erlojupekoaren ibilbideko 14. kilometroan, Uztaritze eta Zuraide artean, eta 12:00etan mosaiko handi bat eginen dute. Horrez gain, ibilbide osoan zehar “You are in The Basque Country. Euskal Herria helmuga” lelodun afixak banatuko dituzte. Gaur, Karelean, ekimen honen antolakuntzan ari diren Gari Mugikarekin eta Mattin Rafu Ruiz de Alda Laaksonenekin hitz egin dugu.