Askapenaren brigaden inguruko irrati-tarte berria estreinatu dugu Karelean!

Asteazkenero mundura begira jarriko gara Karelean saioan eta horretarako internazionalismoaren betaurrekoak jantziko ditugu. Izan ere, 2018ko Askapenaren brigadei eskainitako tarte berezia izango dugu gurean.

Audio_placeholder

Askapenaren brigaden inguruko irrati-tarte berria estreinatu dugu Karelean!

Loading player...
2017ko brigada kanpainaren berri eman du Askapenak. (ASKAPENA)
2017ko brigada kanpainaren berri eman du Askapenak. (ASKAPENA)

Iraitz Gesalaga militante internazionalistaren eskutik, Palestinako, Venezuelako, Mexikoko edota Bolibiako brigadisten berri jasoko dugu, zuzenean haiekin hitz eginda edota haien esperientziak azalduz. Gaur, estreinekoan, Greziako brigadaren inguruan hitz egin digu Iraitzek.