Lortu dute! Orio-Bilbo-Orio arraunean

«Zoragarria izan da!» esan du Amaia Gozategi oriotarrak atzo herritarrek egindako ongi etorria gogoratzerakoan. Orioko 32 emakumek 198 kilometroko erronka gin dute: Oriotik Bilbora joan eta etorri arraunean. Irrintzika eta txaloka hartu zituzten. 32tik 29k ez zuten eskarmenturik arraunean baina gogor entrenatu dute azken 10 hilabetetan, lehorrean eta itsasoan. Batzuetan zorakeria zena lortu dute, egingo al dute besterik?

Audio_placeholder

Lortu dute! Orio-Bilbo-Orio arraunean

Loading player...
ORIOKO emakumeak
ORIOKO emakumeak

Partaide batzek aurtengo maiatzean 40 urte beteko zituelako abiatu da abentura. Urrian jarri zen martxan taldea. Orioko Arraun Taldearekin harremanetan jartzea erabaki zuten, eta horiek bi baldintza jarri zizkieten: 25 emakumeko taldea osatzea eta euren buruari erronka bat jartzea. Erronka, Oriotik Bilbora arraunean joatea. Horrela jaio zen 'Zergatik ez?' proiektua.