Negutegiei esker iristen dira produktu gehien azoketara. Aire librekoetan berritasunik bada ordea.

Astea joan astea etorri, kontu bera nagusi: udako eguraldia ez da egonkortzen. Garbi ageri da hemengo baratzeetakoa soil-soilik nork duen, are nabarmenagoa negutegirik ez badu. Oso eskaintza mugatua ageri da mahai gain horietan, Lierni Elorzaren esanetan. Berritasunik izan da ordea azoketan: andere mahatsa eta azenario berria. Eta mikologia atala aberats atzokoan, ziza, onddo, gibelurdin, zizahori, marasmio jangarria eta kardu perretxikoa zeuden aukeran.

Audio_placeholder

Negutegiei esker iristen dira produktu gehien azoketara. Aire librekoetan berritasunik bada ordea.

Loading player...
Axun Etxeberria zaldibiarra andere mahatsa eskutan Ordiziako Azokan
Axun Etxeberria zaldibiarra andere mahatsa eskutan Ordiziako Azokan

.