Bel Pozueta: «Nola da posible hainbeste sufrimendu tabernako liskar bategatik?»

Altsasuko gazteen kontrako bostgarren auzi saioan deklaratu du Bel Pozuetak, Adur Ramirez de Aldaren amak. Eta gaur, Gakoa saioan elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Hain zuzen, bera izan da asteko irudirik esanguratsuenaren protagonista, gaur goizean auzitegi nazional espainiarrean ahulkitik altxatu eta bere semeari besarkada eman dionean.

Audio_placeholder

Bel Pozueta: «Nola da posible hainbeste sufrimendu tabernako liskar bategatik?»

Loading player...
Isabel Pozueta
Isabel Pozueta

Gaurko eguna «positibo xamarra» izan dela esan digu, auziperatuen bertsioa indartu egin dutelako lekuko guztiek. Halere, buruan galdera bat bueltako du epaiketa hasi zenetik Bel Pozuetak: «Nola da posible hainbeste sufrimendu tabernako liskar bategatik?»