“Ilusioa, bertigoa eta emozioa” nahastuta, galdeketa egingo dute Donostian

Ibon Rosales, Donostiako Gure Esku Dago ekimeneko kidea elkarrizketatu dugu gaur, Gakoa saioan. Agerraldia eskaini dute udaletxe atarian goizean, erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa datorrren azaroaren 18an egingo dutela iragartzeko.

Audio_placeholder

“Ilusioa, bertigoa eta emozioa” nahastuta, galdeketa egingo dute Donostian

Loading player...
Donostiako Gure Esku Dagoko kideek udaletxeko eskilaretan egin dute agerraldia. (@gara_miantzi)
Donostiako Gure Esku Dagoko kideek udaletxeko eskilaretan egin dute agerraldia. (@gara_miantzi)

Horretarako, 9545 sinadura bildu dituzte Donostian, aurreikuspenak gaindituz. Rosalesek berak aitortu digunez, “Ilusioa, bertigoa eta emozioa” nahastuta, galdeketa egiteko erabakia hartu dute. Hurrrengo erronka galdera zehaztea izango da eta horretarako, adosgune bat osatuko dute “galdera guztien artean erabakitzeko”. Agerraldian zehaztu dtenez “argia, ulerterraza eta inklusiboa” izan dadin saiatuko dira.