Kattalin Miner

Oh, Munilla... bekatua salbazioa da guretzat!

Kattalin Minerren txada izan da gaur iluntzeroko "Eguneko Gakoan". Martxoaren 8ko greba feministaren bezperan, Munillaren adierazpen polemikoak oinarri hartuta osatu du bere hausnarketa Minerrek.

Audio_placeholder

Oh, Munilla... bekatua salbazioa da guretzat!

Loading player...
Kattalin Miner
Kattalin Miner

Bi feminismo mota bereizi ditu aste honetan Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak, "femeninoa" bata, eta "muturrekoa edo generoari lotua" bestea. Bigarrena txarra da Munillaren aburuz: "Deabruak gol bat sartu dio kausa feministari, barrutik sartu ere".