“Herri mobilizazioari esker gelditu dugu Kanbo inguruan eraiki nahi zuten urre ustiategia”

Frantziar Estatuko Ekonomia Ministerioak Kanbo inguruko lurretan urrea ustiatzeko baimena ukatu dio, azkenean, Sudmine enpresari. Urteetako eztabaida eta jendartearen aurkako jarrera indartsu baten ostean, erabakia irmoa da eta ez du helegiterik onartuko, horretarako epea agortu baita.

Audio_placeholder

“Herri mobilizazioari esker gelditu dugu Kanbo inguruan eraiki nahi zuten urre ustiategia”

Loading player...
Manifestation contre Sudmine ©Bob EDME
Manifestation contre Sudmine ©Bob EDME

Eguneko lehen puntua beraz, gai honekin egin dugu gaurko Gakoa saioan eta horretarako, proiektu honen kontra aritu den Argitxu Iriart Urruti gonbidatu dugu. Bera EH Baiko zinegotzia da Kanboko Udalena. Irairte Urrutik nabarmendu nahi izan duenez “Herri mobilizazioari esker gelditu dugu Kanbo inguruko lurretan urrea ustiatzeko proeiktua”.