“Afrin” eskualdeko kurduen aldeko adierazpena onartu du Gasteizeko legebiltzarrak

Elkartasun keinu bati erreparatuz amaitu nahi izan du gaur astea, izan ere, Gasteizeko Parlamentuak Afrin eskualde kurduaren kontra Turkiak abiatu duen erasoaldia gaitzetsi du, adierazpen instituzional baten bidez.

Audio_placeholder

“Afrin” eskualdeko kurduen aldeko adierazpena onartu du Gasteizeko legebiltzarrak

Loading player...
Entierro de un miliciano de las YPG en Afrin, norte de la provincia de Alepo.
Entierro de un miliciano de las YPG en Afrin, norte de la provincia de Alepo.

Hain zuzen, gaurko adierazpenaren balorazioa egiteko Euskal Herri mailan herri kurduarekiko elkartasuna sustatzen duen ekimeneko kide Iñigo Leza gonbidatu dugu gurera. Bere hitzetan, “nazioarte mailan inork gutxi babesten ditu kurduak, besteak beste, kapitalismoaren alternatiba izan daitekeen sistema bat erakitzen ari direlako”. Herri kurduaren aldeko ekimeneko kideak bestalde, positiboki baloratu du Gasteizeko Parlamentuak gaur onartu duen adierazpena.