Alex Gurrutxaga
Talaiatik_alexgurrutxaga
Martin Bidaurren Itzulera

Itzulera da Martin Bidaurren (Okzitaniako Tolosa, 1996) lehen poema liburua, joan den urteko proposamen poetiko interesgarrienetakoa. Ni poetikoaren eta bere bizipenen marka gisa agertzen zaizkigu poemak: ni poetiko eszeptiko bat, bakartia askotan, deslotua. Hara eta hona dabil poeta, espazio eta egoera askotarikoetan, baina bere begiratuak ildo beretik jotzen du beti: eszeptikotasunetik, eta baita, tarteka, iluntasun oso latzetik ere. Liburuaren hasierako Mari Luz Estebanen aipuak esaten duen bezala, pozik dagoenean ere, nostalgia du poetak babesleku. Baina ez hori bakarrik: baita poesia bera ere.

Loading player...
22/01/2018 11:17

.

NOTICIAS RELACIONADAS