Igande iluntzerarte itxoin beharko dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapela nork jantziko duen ikusteko. Badakiguna da nork jarriko dion txapela txapeldunari: Sebastian Lizasok. Aitortu digunez “ohorea izango da”, eta gaineratu du “final oso estua” aurreikusten duela. Finala zuzenean jarraitu ahalko duzue Info7 irratian, Mirari Martiarenarekin.