Hiru urte bete ditu Olatukoopek, ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen duten sareak. Gorka Julioaren esanetan “heldutasun puntu bat” lortu du egitasmoak. Une honetan sektore ezberdinetako 25 proiektu barne hartzen ditu.