Euskal Herrriko surflariek selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dute larunbatean, Biarritzen

Larunbatean hasi eta datorren asteburura bitarte, herrialdeen arteko mundu mailako surf txapelketa ospatuko da Biarritzen. Garrantzia handiko txapelketa da, 2020. urtean Japonen jokatu diren Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeko baliogarria delako. Euskal surflariek ordea, ezin izango dute euskal selekzioarekin lehiatu. Frantziako surf federazioak 2001. urtean Euskal Herriko surf selekzioari Hossegorren jokatu zen Europako surf txapelketan parte hartzea galarazi zionetik, euskal selekzioak ezin izan du gehiago txapelketa ofizialetan parte hartu.

Audio_placeholder

Euskal Herrriko surflariek selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dute larunbatean, Biarritzen

Loading player...
Aukera apurrak ongi aprobetxatu behar izan dituzte surflariek. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Aukera apurrak ongi aprobetxatu behar izan dituzte surflariek. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Horregatik, Euskal Herriko suflari asko elkartu egin dira eta datorren larunbatean Biarritzen hasiko den herrialdeen arteko munduko surf txapelketan parte hartzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko, ekitaldia prestatu dute larunbaterako. Euskal Herriko surf munduan erreferentzia diren bi lagunekin  hitz egin dugu goizean, Kalegorrian saioan. Mikel Troitiño eta Eneko Acero surflariekin, hain zuzen.