Estatus politikoari buruzko galdeketak, heriotzaren naturaltasuna eta ikus-entzunezkoak

Estatus politikoaz atzo egindako galdeketek Tolosaldean eta Oiartzualdean utzitako datuei erreparatu diegu irratien tartean, Ataria irratiko eta Oiartzun irratiko lagunek egindako jarraipenari esker.

Audio_placeholder

Estatus politikoari buruzko galdeketak, heriotzaren naturaltasuna eta ikus-entzunezkoak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, larunbatean Azpeitian egingo dute ekonomia feministako foroaz hitz egin du. Ostegun honetan Zarautzen egingo duten Death Cafe dinamikari buruzkoak aurreratu dizkigute Amaia Artze erizainak eta Iñaki Peña medikuak, heriotzaz hitz egiteko giro atsegina sortzea da dinamikaren helburua, gizarteko tabuak apurtze aldera. Ikus-entzunezkoen tartera Amaia Garcia batu da eta Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiaz, Kresala zine klubeko laburmetraiez eta 'The Good Fight' telesailaz hitz egin du.