"EITB eta herritarren arteko urruntze bat gertatu da, beharrezkoa da berradiskidetzea"

Patxi Azpillaga EHUko irakasleak uste du, EITBren erreforma modu parte hartzailean egin behar dela, erakundearen eta herritarren arteko loturak berreskuratuz. Hain zuzen, EITBren erreformarako metodologia parte hartzailea diseinatu zuen aurreko legegintzaldian EHUk, legebiltzarrean gaia lantzeko propio sortutako batzordeak hala eskatuta. Azpillagak lantalde horretan parte hartu zuen.

Audio_placeholder

"EITB eta herritarren arteko urruntze bat gertatu da, beharrezkoa da berradiskidetzea"

Loading player...
Patxi Azpillaga
Patxi Azpillaga

Metodologia parte hartzaile hori zertan oinarritzen den azaldu digu Patxi Azpillagak. Eurek proposatu zituzten epeak igaro diren arren, egindako lanak gaur egunean ere erabilgarritasun osoa duela iritzi dio.