Chrysallis-en kanpainak errealitate bat jarri du begien aurrean, zakila duten neskak eta bulba duten mutilak daudela. Eta horrekin batera transexualitateak beste galdera bat eginarazten digu, genitalek ez badute generoa eraikitzen, nola eraikitzen da generoa? Zeren arabera gara emakume eta gizon? Ana Ramirez de Ocariz eta Elena Jimenez sexologoekin hitz egin dugu.