Batura: Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailearen mapa osatzeko proiektua martxan da

Eredu ekonomiko alternatiboa sustatzen duten Euskal Herriko enpresa, entitate eta ekimenak bilduko ditu Batura proiektuak aipaturiko mapa digitalean. Oraingoz ordea, aipatu mapa digitala proiektua baino ez da. Berau martxan jartzeko 7000 euro behar dituzte eta diru hori biltzeko crowdfunding kanpaina hasi dute.

Loading player...
Batura proiekktua ezagutu dugu Kalegorrian saioan.
Batura proiekktua ezagutu dugu Kalegorrian saioan.

Guk, proiektu honen bultzatzaileetako bat den Gotzon Elizburu elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan. Elizbururen hitzetan “Euskal Herrian ekonomia alternatiboan oinarrituriko ekimenak edo enpresak ugariak dira. Kontua da asko ez ditugula ezagutzen eta kezka horretatik abiatu genuen Batura proiektua”. Honenbestez, gabezia edo hutsune hori betetzera dator Batura-k proposatzen duen Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailearen mapa.