Ritxi Aizpuru|12/06/2018
Musikaren iraupenak

Ba al du garrantzirik kantuen neurriak edo iraupenak? Zein da abesti baten iraupenik egokiena burua erne eta adi egoteko uneoro kantuari? Kantuaren laburtasunak behartuko du musikaria ez erortzea errepikapenean, eskatuko dio zehatza izatea egituraketan, melodiaren ikuspuntua gogoraerraza izatea.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|15/05/2018
Musika eskertzak

Kontzertuetan abestien azken nota jo edo hitza ahoskatu bezain azkar abeslari askoren hurrengo berba "eskerrik asko" esatea da. Zer eskertu nahi du abeslariak? Zergatik ematen ditu eskerrak kantua bukatu eta segituan? Kantua bukatu ondoren, eta gustukoa balute entzundakoa, ikusleek eskertu beharko lukete babes oihu eta txaloekin. Ikusi al duzue inoiz txalorik gabeko kantu bukaerarik? Txalo horiek entzun ondoren eskertu beharko luke musikariak ikusleen babesa, eta ez txaloen aurretik.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|17/04/2018
Musikaren bertsolariak

Ez da datu zientifikoa, ez du medikuntzaren eta ikertzaileen oinarririk. Baina datu enpiriko eta pragmatikoa da Andoni Egañak esan ziguna lagunarteko elkarrizketan: alzheimerrak ez du bidea egiten bertsolarien gorputzetan. Alzheimerra oroimenaren galtze larria denez eta baita neuronaren endekapenezko gaixotasuna ere, buruaren estimulazioak eta ariketak baliagarriak dira dementziari puntuaren harresia eraikitzeko.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|13/03/2018
Euskaldunen Kuotak

Gauza asko izan daitezke tamalgarriak. Emakumeek jasandako botere harreman hertsatzailea. Emakumeek, oro har, pairatzen duten indarkeria. Botere politikoek sortutako harreman koertzitiboak. Era berean ere, gizarte eta ekonomia ataletako botere harreman menderatzaileak tamalgarri eta deitoragarriak dira.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|13/02/2018
Musikaren nekeak

Euskaldunok Euskal Herriaren arazo sozialak eta politikoak ulertzeko saioak egiten ditugu gure hurbileko historia sozialak utzi diguna argitzearren. Ikusitakotik ikasiko dugu. Hainbat borroka berreskura ditzakegu, eta memoria lagungarri lakiguke atzera begiratzeak ordea aurrerako urratsetara eramango bagintu. Modu horretan zentzuaren aztarnak ikertu berriro eta jakingo dugu non egin dugun estropezu.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|05/12/2017
Musikaren kontakizunak

Musikaren existentzia plano eta geruza askoren baitan dago. Zein da errelatoa? Nork idazten du errelatoa? Errelatoa edo kontakizuna askotarikoa da, geruzen planoen antzera, existentzia beraren modura. Musika garaikideaz hitz egingo bagenu, entzunaldiak kontaturik, rock-pop esparrua da gehien entzuten dena. Horrekin ez dut esan nahi musika guztia rock-pop terminoekin definitu behar denik.

Loading player...