|22/06/2018 12:17
Quark: Antartikan urtzen den izotza

Antartikako izotz-geruzak hiru bilioi tona izotz galdu ditu hogeita bost urtetan, eta horrek itsas maila ia zortzi milimetro igotzea eragin du. Eta zortzi milimetro horietatik hiru azken bost urteetan igo dira. Horixe dio izotz-geruzaren gorabeherak ikertzen dituen nazioarteko ikerketa-talde handi batek, IMBIEk, Nature aldizkarian argitaratu duen azterketak.

Loading player...
|15/06/2018 12:24
Quark: Kristal likido biaxiala

Gaurkoan kristal likidoaz hitz egin dugu. 70. hamarkadan asmakizun modernoa zen baina gaur egun modernotasun hori galdu egin du. Denok erabiltzen dugu LCD pantailak gure ordenagailuan edo telebistan. LCDk Liquid-Crystal Display esan nahi du, alegia kristal likidozko pantaila bat.

Loading player...
|08/06/2018 12:15
Quark: Eguzki energia lortzeko zuntz optiko berria

EHUn polimerozko zuntz opitiko berri bat sortu dute eguzki energia lortzeko modu eraginkorrean eta merke. EHUko Itsaso Parola Dominguo, telekomunikazio ingenieriak, eguzki kontzentragailu gisa jokatzen duen polimerozko zuntz optika berri bat sortu du.

Loading player...
|01/06/2018 12:23
Quark: New Yorkeko Taxiak

New Yorkeko kaleetan 13.000 taxi ibiltzen dira eta 300.000 eta 400.000 bidai artean egiten dira egunero datuen arabera. 300.000 bidai baino gehiago egiteko taxi gutxiegi edo gehiegi al daude? New Yorkeko taxien trafikoa urte betez aztertu dute matematikariek.

Loading player...
|25/05/2018 12:12
Quark: Erreka idorrak

Erreka idorrek uste baino CO2 gehiago ixurtzen dute. Urte askoan karbonoaren ziklo globalean, ez da kontuan hartu erreken eragina, lurreko eta itsasoko ekosistemetan bakarrik oinaritzen ziren kalkuluak. Baina azken 10 urtetako ikerketek frogatu dute errekak erreaktore biogeokimiko handiak direla eta karbono asko ixurtzen dutela atmosferara.

Loading player...
|18/05/2018 12:32
Quark: CAF Elhuyar Sariak

Aste honetan banatu dira Donostian tabakalerako Kutxa Kultur plazan egin den ekitaldian. "Egin jauzi eta sortu uhin edakorrak" zen aurtengo sariketaren leloa, zientzia eta teknologia gizarteratzeko ahalegina egiten dutenen lana aitortzea da sariketa honen helburua.

Loading player...
|11/05/2018 12:17
Gorilak eta txinpantzeak

Gorilen eta txinpanzeen populazioa uste baino handiagoak dira. Azken azterketek eta kontaketek emaitza hobeak eman dituzte azken aurrekoek baino. Gorilen kasuan %30 gehiago eta txinpanzeen kasuan %10 gehiago baina oraindik populazioak gainberan daude.

Loading player...
|04/05/2018 12:15
Quark: Genetikak gidatutako terapia minbizian

Minbiziaren ikerketako elkarte amerikarrak urtero egindako kongresuan onkologoen arteko eztabaida bat izan da. Genetikak gidatutako tratamenduaren eraginkortasuna izan zen eztabaida gaia, zenbateraino funtzionatzen duen eta behar baino publizitate gehiago egiten ote zaion.

Loading player...
|27/04/2018 12:16
Quark: Neandertalak eta gizaki modernoa eremu kantauriarrean

Neandertalak eta gizaki modernoak 1000 urtez baino ez ziren aldi berean bizi izan eremu kantauriarrean. Kantabriako uninertsitateko ikertzaileek gidatutako ikerketa batean, beste leku batzuetan ez bezala, bi populazioek oso denbora tarte txiki batean bat egin zutela ondorioztatu dute.

Loading player...
|20/04/2018 15:21
Quark: Etna sumendia mugitzen ari da

Etna sumendia Sizilia uhartean aurkitzen da, itsasertzetik hurbil. Frantziako eta Inglaterrako geologoek, GPS neurketa zehatzak egin dituzte eta Etna sumendia pixkanaka itsaso aldera erortzen ari dela detektatu dute. Ebidentzia geologikoak eta laborategiko modalizazioak adierazten dute, aldapetan eraikitako sumendiak maldan behera labaintzen direla.

Loading player...
Page 2/ 11