|20/12/2016
Negu Gorriak, gero eta barruagotik aztertzen

#ZazpigarrenRound-a egin dugu jada gaur NG Samples atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Euskal kantugintza atalean Negu Gorriak taldearen kantuei begira jartzen gara eurekin, eta kantuetan dauden sampleak nabarmentzen ditugu. Taldea gero eta barruagotik ezagutzen dugu eurei esker.

Loading player...
|20/12/2016
Uztartu al daitezke tradizioa eta modernitatea?

Gogoeta horren bueltan aritu gara bertsolaritzari eskaintzen diogun tartean Ane Labakarekin. Bertso musikatuak, bertso jazza, bertso pilota, bertso kabareta, bertso zunba...ekimen mordo bat sortu dira azken urteetan. Guztiak dira zilegi, interesgarri eta beharrezko? Nola egokitu bertsolaritza garai berrietara?

Loading player...
|20/12/2016
"Euskal gizartea elkarbizitzan ez da eredu, eleaniztasunean bai ordea"

Urtea amaitzear den honetan Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren balantzea egin dugu Xabier Paya kultur programaren arduradunarekin. Betetako programazioari begira jarri gara, baita elkarbizitza oinarri izan duten ekimenei edota Hizkuntza Eskubideen Protokoloari begira ere. Haserre agertu da Euskal Irrati Publikoak atzoko agerraldiaz esan dituenekin.

Loading player...
|16/12/2016
Afrobeatak erakarrita

Bigarren lana kaleratu berri du Makulu Ken taldeak, "kalé kalé" du izena eta euskalafrobeata egiten dute, kantuetako batean dioten bezala. Kalea, mestizaia, errefuxiatuak, bizitzaren aldeko aldarria...bezalako gaiak landu dituzte doinu dantzagarri zein lasaietan. Autoekoizpena izaki lan eskerga egin dute baina gustura daude.

Loading player...
|16/12/2016
Gehiegi eskatzen diogu euskara eta euskal kulturari?

Tertulian Ixabel Etxeberria eta Jon Garmendia izan ditugu gaurkoan. Korrikaren kantu berriari, 20. edizioari eta bere mezuari begira jarri gara. Ramon Saizarbitoriak urrezko domina jaso berritan egin dituen adierazpenei ere erreparatu diegu.

Loading player...
|15/12/2016
"Orreaga, Amaiur eta kitto. Ez dugu gure historia ezagutzen"

Ia hogei urte daramatza idazten Toti Martinez de Lezeak, urte hauetan guztietan 52 liburu kaleratu ditu, horietatik 22 eleberri historikoak dira. Kaleratu duen azkena "Tierra de leche y miel" edo "Esne eta eztizko lurra" da, gazteleraz eta euskaraz argitaratuak. Azken lanaz eta bere ibilbideaz hitz egin dugu berarekin.

Loading player...
|15/12/2016
ENTZUN, 20 urte eta aurrera begira

Duela 20 urte sortu zen Entzun musikari buruzko euskarazko aldizkari espezializatua. Eta urteurrena ospatzeko bi produktu kaleratu dituzte: Entzun!66 disko-liburua eta Aho Bete Doinu 2 elkarrizketa liburua. Proiektua aurrera begira aberasteko gogoeta aldia ere zabaldu dute. Iñigo Martinezek eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|15/12/2016
Jimmy Muelles bakarlariaren diska berria ezagutu dugu: “Ladridos de pájaro”

Entzuleen tartea da “Hartu Hitza”; zuen iritziak, deialdiak edota kanta proposamenak egiteko irrati-tartea. Eta baita diska berriak aurkezteko ere. Aste honetan adibidez, Jimmy Muelles bakarlariak bere azken lana, “Ladridos de pájado” diska aurkeztu digu.

Loading player...
|14/12/2016
Euskal zinema sortu zuten

Zer da euskal zinemagintza? Nolakoa izan behar du? Euskaraz egina? Eztabaida hori lehen aldiz mahai gainean jarri zuen Ikuska proiektuak 1979-1984 urteetan. Antxon Ezeizak koordinatutako lanean hamabost zinemagilek parte hartu zuten (Montxo Armendariz, Imanol Uribe edo Mirentxu Loiartek, besteak beste). Orain, lan hura berrargitaratu dute GARAk eta EKHEk. Asteburuan eskuratu ahal izango da Gara egunkariarekin.

Loading player...
|13/12/2016
GabONAK ala GabTXARRAK? Gabonei buruzko dekalogoa

Astorroxa umore tartean Gabonei begira jarri gaitu Iraitz Madariagak. Opariak, lagun ezkutua, familia, enpatxoa...marrazten dituzten bezain politak al dira Gabonak? Entzun Iraitz Madariagak egin digun dekalogoa!

Loading player...
Page 54/ 91