|05/12/2018
Larrua, beira, egurra, forja, xaboia... Euskal Herriko artisautza tradizionala ere presente Durangon

Arbaso, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala bizkortzeko elkartea, hogeitahirugarrenez presente da aurten ere Durangon. Uriko merkatu plazan 52 erakuslehio eta 11 gremio izango dituzue igandera bitarte

Loading player...
|05/12/2018
Ihes egitea ere zilegi da

Beldurrak, ametsak, kolpeak, ilusioa, gatazkak... Eskularru Beltzak sailean gazteenei mintzo zaie Jasone Osoro eta bere publikoaren kasuan ezinbestekoa izaki, entretenimendua eskeintzeaz gain, bizitzaz eta emozioez ere egiten die berba, beraiek identifikatu ditzaketen egoeren bidez. "Ihes" da saileko azken alea.

Loading player...
|05/12/2018
Peru Altube (Huntza): «Presioa bai, baina puntu batetaraino sentitzen dugu. Ilusioa da gehiago»

Atzo Donostiako Uliako Mintegiak parkean aurkeztu eta gaurtik aurrera erosgai dago Maukaren standean Huntza taldearen 'Xilema' azken lana. Peru Altuberen esanetan, trikitiaren presentzia pixkat murriztu eta gainerako sonoritateak handituz oinarriak zabaldu dituzte. Ilusioz gainezka daude, azken bi urtetan bizitutakoa ezin sinetsi. Presioa izan bai, baina neurri bateraino aitortu du Altubek.

Loading player...
|05/12/2018
Zortzigarren estudioko lana atera berri du Gatibuk: 'Azken Indioak'

Hitzetan aldaketak nabarituko ditugula aurreratu du Haimar Arejita gitarristak, gehiago hausnartzera eramango gaituzten letrak. Kantuen izaera alai eta bizia galdu gabe betiere. Oraingoan AEBtara jo dute diskoa grabatzera, esperientzia berri baten bila.

Loading player...
|05/12/2018
Erraia zigilu propioa osatu eta sormen plazara etorri dira

Erraia zigilua Gasteizen aurten sortutako batze lana da. Euren lanen zabalkudean eta autoedizioa bide duten taldeen indar batuketa. Durangoko Azokan lehenengoz jarri dute mahaia. Izaki Gardenak, Joseba B.Lenoir eta Montauk taldeek osatzen dute Erraia. Montauk taldeko Beñat Goitiak eman dizkigu zigilua sortzearen arrazoiak.

Loading player...
|05/12/2018
Txakur Gorria sormen kolektibokoek gogorik eta ilusiorik ez dute falta

Azken bi urteotan erakusmahaia jarri eta aurten ere ez dute hutsik egin Txakur Gorria sormen kolektiboko lagunek. Aurten gainera protagonismo berezia hartu dute, kartela bera eurek egin dutelako. Nerea  Ibarzabal, Mariñe Arbeo, Ane Labaka eta Malen Amenabar dira kolektiboko kide. Amenabar etorri da hedabideon txokora.

Loading player...
|05/12/2018
Aniztasuna Durangoko Azokaren zortzi guneetan

Bost eguneko iraupena izango du Durangoko Azokak aurten ere. Aniztasuna nabarmendu dute antolatzaileek. Aniztasunaren islada egun azoka osatzen duten zortzi guneetan ikus eta entzun dezakegu. Ahotseneako Unai Pelaio, Plateruenako Ihintza Orbegozo eta Kabiako Gorka Julio arduradunak elkartu ditugu. Azokaren eta euskal kulturaren trasmisioaz, zein euren guneen funtsaz mintzatu gara.

Loading player...
@belastegi|05/12/2018
Ikasleena da gaur Durangoko Landako gunea

Areto hutsa, oihalak liburu eta disken gainean, rock musika hondoan, langileak azken ukituak ematen. Horrela zegoen Durangoko Landako Gunea 9.30etan. Kalean gaztetxoak multzoka mugitzen ziren. Ordubete beranduago ezinezkoa zen standak lasai begiratzea, jendetza zebilelako.

A.K.|GARA

Ikasleei ateak zabalduta hasiko da gaur Durangoko Disko eta Liburu Azokaren 53. aldia, hitzorduaren etorkizun zantzuak arrasto bihurtzeko ahaleginean. Igandera bitartean ahalgune, arnasgune eta elikagune izango da. Tartean, ehunka liburu, disko eta bestelako hamaika proposamen, aspaldion laukizuzen hertsi izateari utzi baitio euskal kulturatik etorritako zitarik garrantzitsuenak. Durangoko Azoka da. DA! Autobirika bat zidorrean.

|7K
Paperezko lasaigarriak

Beharbada, gaur egungoa ez da orain urte gutxiko ekoizpena, joerak erabat aldatu direlako. Jakin badakigu argitalpenen munduak une zalantzagarriak bizi dituela, baina krisiak krisi, lasaigarri gerta liteke Azokan aurkezten diren nobedadeen zerrendari erreparatzea. Jarraian, papera euskarri duten hainbat nobedaderen gida antzekoa.

Page 3/ 4