|30/11/2018
«Euskaraldiak hizkuntza ohituren gogoeta eragin du, oso positiboa da hori»

Euskal Herri osoko 220.000 lagun ari dira Euskaraldian parte hartzen. Halaxe jakinarazi zuten atzo ariketa sozial erraldoi honen antolatzaileek. Arrate Illarok azaldu digu oso pozik daudela herritarren erantzunarekin eta nabarmendu du «egunerokoan euskaltzale aktibo ez diren herritar asko» gerturatu direla Euskaraldira. Halaber, oso modu positiboan baloratzen dute gogoeta bati bidea zabaldu izana, «parte hartzen duen bakoitzak bere hizkuntza ohituren azterketa egin du».

Loading player...
|30/11/2018
Euskal Rapa eta Benito Lertxundi 'Euskaraldia Clash' ekimenean

Euskaraldiaren baitan, 'euskaraldi clash' ekimena jarri dute abian. Euskal rap, hip hop eta traparen inguruko lana egin du Jokin Etcheverriak, berauek sustatze aldera. Benito Lertxundirengana jo eta estilo horietan aritzen direnen inguruko iritzia eman du oriotarrak. «Gaur eguneko euskal raperoak belaunaldi inkonformista berri baten ordezkariak dira, eta Ez Dok Amairuren filosofiarekin parekotasun handia dute» esan du Etcheverriak. Muak.eus atarian dira ikusgai bideo guztiak.

Loading player...
|30/11/2018
'Dena Oskol' sor-marka propioko disko orekatua kaleratu du Izaki Gardenak taldeak

Elegantziaz, sentimenduz, melankoliaz eta etxeko sor-markarekin kaleratu du Izaki Gardenak taldeak 'Dena Oskol' azken lana. Jon Basaguren abeslari eta gitarjoleak lan berrian «zerbait berria, ezberdina, motibagarria» egin nahi izan dutela esan digu. Biniloan ere atera dutenez, zortzi abesti ditu, lau alde bakoitzeko. Disko orekatua da, kantu motelak, gitarreo azkarragoarekin nahasten direnak. Nitasunetik, gutasunera eta zutasunera egin du jauzi disko berrian, inguruan ikusten duenari, argazkiei, momentuei abestuaz modu metaforikoan.

Loading player...
|30/11/2018
Ken Boothen single berritik tiraka hasi eta The Skatalitesekin amaitu Reggae fever irratsaioan

Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu.

Gozatu!

Loading player...
|29/11/2018
22:00etan: Ken Boothen single berritik tiraka hasi eta The Skatalitesekin amaitu Reggae fever irratsaioan

Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasiko gara eta The Skatalitesekin amaituko dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izango dugu.

Gozatu!

|29/11/2018
Ez du hutsik egin Gari Garaialdek eta oso irudi bitxiak ekarri dizkigu, #AstekoArgazkiak

Munduko punta ezberdinetako argazki oso bitxiak ekarri ditu Gari Garaialdek #AstekoArgazkiak atalera. Sri Lankako polizia Sinhala erlijiosoen manifestazioaren kontra egiten ikus dezakegu lehenean. Bigarrenean berriz, halamoduzko andamioetan Indian ospitale bat eraikitzen dabiltzan langileak ikus daitezke. Azkenengoan, bi haur migratzaile, oilaskoak garraiatzeko kamioi baten barruan, Guadalajarako bidean.

Loading player...
|29/11/2018
Larsabik arkume kanpaina martxan jarri du

Arkumeak jaiotzen hasi ahala salmenta kontuak ere aipagai ditugu. Latxa arkumea hazi, ekoitzi eta saltzen duten artzainen Larsabi elkarteak martxan jarri du Gabonetako kanpaina. Landareei dagokionez eta Lierni Elortzak esan digunez, lehen pazko lore edo poinsetiak ekartzen hasi dira lore saltzaileak. Azaroaren bukaerako feriarekin bat egin ohi du odolki lehiaketak.

Loading player...
|29/11/2018
NG Samplesen 17.Rounda, azkena oraingoz!

NG Samplesen azken atala egin dute Arkaitz Sagastik eta Urko Rodriguezek Info7 Irratiaren itxiera aitzin. 17.Round honetan ere ez da Negu Gorriakek erabilitako sampleen jatorrizko bertsioen bitxikeriarik falta. Gozatu ederra hartu dugu bi hauekin azken urteetan, bideak elkartuko gaitu berriz ere.

Loading player...
|29/11/2018
[TERTULIA] Trabajo en común de las fuerzas abertzales

Hemos arrancado la que ha sido la última tertulia con Mikel Aramendi y Joseba Agirretxea analizando si la bilateralidad entre Euskal Herria y el Estado español es una realidad o una ficción. Después ambos han valorado la opción de que las fuerzas abertzales de nuestro pueblo trabajen en común para afrontar los retos de este país.

Loading player...
|29/11/2018
«Es muy importante reconocer como víctimas a quienes murieron por ejercer su derecho a la visita»

Hoy, 29 de noviembre, se cumplen 15 años desde que Sara Fernández perdiera la vida cuando iba a visitar a un amigo preso en la cárcel de Valdemoro. Hemos reflexionado con Urtzi Errazkin portavoz de Etxerat sobre las víctimas de la dispersión, también sobre la posiblidad de que el Estado español cambie la actual política penitenciaria de excepción.

Loading player...
Page 10/ 755