«Errefuxiatu palestinarren indarra eta esperantza ekarri dugu bueltan Euskal Herrira»

Asteazkero bezala Karelean, Askapenaren brigadak hartu behar ditugu hizpide. Gaur ordea, modu berezian egin dugu eta horretarako Ekialde Hurbiletik itzuli berri diren bi brigadista gonbidatu ditugu gurera.

Audio_placeholder

«Errefuxiatu palestinarren indarra eta esperantza ekarri dugu bueltan Euskal Herrira»

Loading player...
Askapenaren brigada Shatilako errefuxiatu gunean.
Askapenaren brigada Shatilako errefuxiatu gunean.

Aratz Estonba donostiarra Libanon egon da, bertako errefuxiatu guneen errealitatea bertatik bertara ezagutzen eta Olga Lakuntza iruindarra berriz, Palestinako lurralde okupatuetan, Zirjordanian, egon da brigada feminista batean parte hartzen. Biek errefuxiatu palestinarren “indarra eta esperantza” ekarri dute bueltan Euskal Herrira.