Hirugarren urtez jarraian, 'Irri-Barra gauak' umore antzerki saioak antolatu ditu Oihaneder Euskararen Etxeak

Euskara, umorea eta antzerkia nahastu eta 'Irri-Barra gauak' egitasmoa martxan jarri zuen duela hiru urte Gasteizeko Oihaneder Euskararen Etxeak, eta, arrakasta ikusita, datorren urtean ere errepikatuko dutela dirudi. Ostegunerako (Abuztuak 30) eta ostiralerako (Abuztuak 31) bi saio antolatu dituzte.

Audio_placeholder

Hirugarren urtez jarraian, 'Irri-Barra gauak' umore antzerki saioak antolatu ditu Oihaneder Euskararen Etxeak

Loading player...
'Irri-Barra gauak' Gasteizen.
'Irri-Barra gauak' Gasteizen.

Lehen saioan 'Zaharrak Berri' (Astolasterrak) antzezlana eskainiko du 'Ay! teatroa' antzerki-taldeak. Bigarrenean 'Putinen guardasola' antzezlana ekarriko dute eskenatokira Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreek. Xehetasun guztiak eman dizkigu gaur, Karelean saioan, Iñaki Lazkano Oihaneder Euskararen Etxeko teknikariak.