3 eguneko muga horren ondorioz, asteburuan 25 lagunek kalean egin behar izan zuten lo Irungo Martindozenea aterpetxean 35 ohe huts zeuden bitartean. Dena den aldaketa ez dela ez orokorra, ezta betikoa ere azaldu digu Jon Arangurenek.
Asteburuan,
SOS arrazakeriak-ek elkarretaratze batean salatu du Lakuako Gobernuak, Aldundiek,e ta EAEko hiru hiriburuek martxan jarritako protokoloak halako egoera lazgarriak eragiten dituela, aterpetxeetan eman daitekeen gehienezko gau kopurua 3ra mugatuta. Irunen behintzat, muga hori 5 egunetara luzatu duten arren, badira bart gaua kalean eman behar izan duten migratzaileak ere, epe hori ere gainditua dutelako. Arangurenek onartu digu erakunde publikoen jarrerak hobera egin duela, naiz eta oraindik ez diren nahikoa egiten ari.