Nafarroako Gaztetxeen loraldia

Mendillorri, Berriozar, Tafalla, Lizarra, Errotxapea, Lodosa, Burlata...Nafarroa Gaztetxe loraldia bizitzen ari da.  Gaur gurean izan ditugu Lizarrako, Tafallako eta Burlatako gaztetxeetako kideak. Dela hamarkada batzuk gertatu bezala, hainbat herritan gaztetxeek ateak ireki dituzte berriz ere «Maravillas Gaztetxearekin domino efektu bat eman da» erantzun dute loraldi honen zergatiaz galdetuta. Iruñeko Maravillas gaztetxearen kontra desalojo agindu bat dago, horren inguruan galdetuta erantzuna garbia da, erantzun bateratu bat emango dela: «gaztetxe bat ukituz gero, Nafarroako gaztetxe guztiak ukituko dituzte».

Audio_placeholder

Nafarroako Gaztetxeen loraldia

Loading player...
Nafarroako Gaztetxeak
Nafarroako Gaztetxeak

Kontatu digute nolakoak diren beraien gaztetxeak, nola sortu diren eta zein harrera izan duten herrian. Iruñeko Malabillas gaztetxearen egoeraz ere hitz egin dugu, desalojo agindua eman baita honen kontra, hiru gazteek argi esan dute, gaztetxe bat ukituz gero denek emango dutela erantzuna.