Bortziriko emakumeek badute 'Oroimenaren Baratzea'

«Zelai eder bat egingo dugu loratu dadin egia» hala diote Ekiñe Zapianen bertsoek Bortziritan auzolanean egin duten 'Emakumearen Oroimen Baratzea' -ri buruz. Hilabete ugari ibili dira bortziriko hainbat emakume lanean,  bertako memoria historikoa berreskuratzen, emakumeena batez ere. Eta 'Harritik Hazia' herri-antzerkia osatu zuten. Emanaldi bakoitzaren amaieran, bertaratutakoari hazi bat eman zitzaion, eta orain, urte bat beranduago, hazi horien fruituak landatu dituzte Arantzan, Emakumearen Oroimenaren Baratzean.

Audio_placeholder

Bortziriko emakumeek badute 'Oroimenaren Baratzea'

Loading player...
Arantzako Oroimenaren Baratzea
Arantzako Oroimenaren Baratzea

Berako Euskara eta Kultura Batzordeek bultzatuta, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen adostasunarekin, Oroit(h)arri antzerki tailerra 2016ko ekainaren 9an hasi zen lanean eta joan den urtean taularatu zuten obra lehen aldiz.

Orain, Emakumeen Memoria Baratzean jarraituko dute emakumeen testigantzak biltzen. Baina bada beste modurik: facebook bidez edo posta elektronikoz  [emakumearenoroimenbaratzea@gmail.com ] bidal daitezkeke testigantzak.