Iker Galartza: «Bihotzetik sortutako ikuskizuna da gure zirkoa eta bihotzetara iritsi nahi dugu»

Gure Zirkoa ezagutu dugu gaur Iker Galartza aktorearekin. Izan ere, bera da koloretako karpa eta guzti duen abentura berri honen bultzatzailea. Galartzaren hitzetan, «bihotzetik sortutako ikuskizuna da gure zirkoa eta bihotzetara iritsi nahi dugu».

Audio_placeholder

Iker Galartza: «Bihotzetik sortutako ikuskizuna da gure zirkoa eta bihotzetara iritsi nahi dugu»

Loading player...
gure zirkua
gure zirkua

Tolosan estreinatu eta gero, Aia eta Zumaia zeharkatu ditu euskal artistez osaturiko zirkoak eta asteburu honetan Ordizian izango dira. Arrakasta itzelarekin ekin diote beren ibilbideari eta horren seinale, orain arte eskainitako ikuskizun guztietan «sold out» karteltxoa eskegi dutela sarrerak saltzeko leihatilatxoan.