Amaia Elu
Amaiaelu2
Txikipedia, umeentzako euskarazko Wikipedia

Orain arte Wikipedian bilatzen izan ditugu hainbat zalantza, esanahiak, historia kontuak, zientzia, teknologia eta hainbat gaien galderen erantzuna, euskaraz edo edozein hizkuntzatan,  hemendik aurrera gure seme-alabek, 8 urtetik 12 urte bitartean aurkitzen badira, berauentzako pentsatutako txokoa izango dute interneten, Txikipedia proiektua. Lehen Hezkuntzan dauden umeei bideratutako euskarazko entziklopedia askea da, Euskal Wikilarien Elkarteak atera duen azken lana.

Loading player...
22/05/2018 09:36

Txikipedian bilaketak egiteko, euskarazko Wikipedian sartu behar gara, bertan aurkituko dugu atal berria. Gaztetxoentzako moldatu dira edukiak, irudiak, azalpenak, eta erraz ulertzeko testuak. Txikipedia proiektuaren helburuetariko bat, eskolako eta etxeko lanetan laguntza gisa erabiltzea da, horretarako, ikasle nahiz irakasleek erabiltzea espero da. Gurasoen aldetik ikusi denez, Wikipedia da erabiliena seme-alabei lagundu behar diotenean informazio bila, beraz, ez da izango zaila seme-alabei Txikipedia erabiltzen erakustea.

Txikepedian, Wikipedian gertatzen den bezala, bilaketak egiteaz gain, guk geuk ere parte hartu dezakegu proiektuarekin eduki berriak idatziz, askea baita. Parte hartzearen helburua, eskolan lantzen diren gaien inguruan idaztea da, horrela, ikasleen komunitatean denen artean osatu ahal dutelako interesgarriak diren edukiekin. Baina eskolatik kanpo ere, gaztetxoek gustoko duten gaien inguruan landu dezakete edukiak. Irakurtzera eta idaztera sustatuz gaztetatik.

Euskaraz idazteko edo hitzegiteko hainbat baliabide aurkitu dezakegu, eguneroan erabiltzeko adibideez beteta.

Txikipedian sartzeko, euskarazko wikipedian sartu behar gara eta ezkerreko menuan ikusiko dugu Txikipedia atal berria.

RELATED NEWS