Elgetan faxistek egin zituzten bortxaketa eta basakeriak irudikatuko dituzte Intxortaren erresistentziaren 81.urteurrenean

Apirilaren 23 eta 24ean, faxisten erasoaren kontrako Intxortaren erresistentziak 81 urte betetzen ditu. Egitarau oparoa dute abian Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak. Asteburuan bisita gidatuak, frontean hildakoei omenaldia eta Elgetaren gainbehera antzezlana egingo dute. Aurten lubakietan antzezlana egin ordez, Elgetara sartzerakoan egin zituzten basakeriak oroituko dituzte, Ainhoa Bernabe Aranberri Elgetako Udaleko teknikarik esan digunez. Intxortan indar faxistak gelditzeko ahaleginek Euskal Estatutua onartzea eta Eusko Jaurlaritza osatzea ahalbidetu zuten.

Audio_placeholder

Elgetan faxistek egin zituzten bortxaketa eta basakeriak irudikatuko dituzte Intxortaren erresistentziaren 81.urteurrenean

Loading player...
Representación de los combates de Intxorta. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Representación de los combates de Intxorta. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

.