Ander Perez

PERIFERIAK I. Euskal ertz eta erdiguneak.

"Bila ditzagun arnas ta ardatzak periferian”. Esaldi horrekin borobildu zuen Sustrai Colinak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko azken agurra, pasa den abenduan. Ideia ez da berria, eta indartuz doa: Euskal Herrian, naziogintzari eta herrigintzari dagokionean, motore lana hartu du periferiak, zentroaren partez. Iparraldeko elkargoaren sorrera eta Nafarroako aldaketa omen dira ertzen protagonismoa azaleratu duen fenomeno horren adierazgarri. Zein da, edonola, euskal zentroa, eta zein periferia? Ander Perezek gaia landu du, hemen sortako lehen erreportajea.

Audio_placeholder

PERIFERIAK I. Euskal ertz eta erdiguneak.

Loading player...
Perifefiak 1
Perifefiak 1

Nola bizi da euskal periferia deitzen dugun horretan? Ze pisu eta paper du periferiak osotasunean? Galdera horientzako erantzunen xerkan dabil -zentrotik ertzera, ertzetatik zentrora- erreportaje hau.