“Euskal Herriko umeak Siriako umeak izan ginen”

Asko hitz egin dugu urtea hasi denetik 36ko gerraz. Izan ere, 80 urte bete dira aurten Gernika bonbardatu zutenetik, frankistek Bilboko frentea garaitu zutenetik eta beste hamaika eraso gertatu zirenetik. Tartean, frankistek Zumaiako 250 emakume eta ume pasa herritik kanporatu zituztenetik ere 80 urte bete dira.

Audio_placeholder

“Euskal Herriko umeak Siriako umeak izan ginen”

Loading player...
1937. urteko otsailean kanporatu zituzten Zumaiako 250 herritar, tartean, ume ugari. Argazkiaren erdian, amaren besotan ageri da Josune Sasiain
1937. urteko otsailean kanporatu zituzten Zumaiako 250 herritar, tartean, ume ugari. Argazkiaren erdian, amaren besotan ageri da Josune Sasiain

Gerraz nahiz gerra osteaz aritu gara bi urte zituela Zumaiatik kanporatua izan zen Josune Sasiainekin eta gerra 9 urteko mutil koxkorra zela bizi izan zuen Santi Osarekin. Joseba Esnal Erkibe kultur elkarteko kidearekin ere izan gara. Bere amak esan ohi du izenburuan jarri dugun esaldia: “Euskal Herriko umeak Siriako umeak izan ginen”