“Auzo bizi onaren eskola” lelopean ospatuko du Sortzen elkarteak aurtengo Euskal Eskola Publiko Berriaren jaia. Maiatzaren 21ean izango da, Iruñeko Antoniutti parkean, eta aurtengo aldarri nagusia “Hezkuntza Burujabetzarena” izango da. Sergio Iribarren Sortzeneko kidearekin solastu dugu goizean, Kalegorrian saioan.