"Emakume izateagatik errepresio erantsia du Nekane Txapartegik"

Bilbon Suitzak duen kontsularen parean Nekane Txapartegiri elkartasuna adierazi eta bere egoera salatzeko protesta egin dute. Izaskun Goienetxeak gaitzetsi du "Suitzak Espainiako presioei men egin" eta Txapartegiren estradizioa onartu izana. "Torturak salatu zituen inkomunikazioan, tortura sexistak ere pairatu zituen, ia euskal emakume guztiek bezala" gehitu du Goienetxeak. Halaber, Zuricheko espetxean bizi duen isolamendu egoeraz ohartarazi du. Estradizioa ukatu eta asilo politikoa emateko eskatu diote Suitzako kontsulari.

Audio_placeholder

"Emakume izateagatik errepresio erantsia du Nekane Txapartegik"

Loading player...
Txapartegiri babesa agertu diote Bilbon.
Txapartegiri babesa agertu diote Bilbon.

.