Joseba Belaustegi (GuraSOS): "Gezurra da errauskailua adjudikatuta dagoela. Hitz egin eta adosteko garaia da"

Pasaden abenduaren 27an Gipuzkoako errauskailua egiteko lanak esleitu zirela zen albiste. Aldiz, GuraSOS elkarteak dio ez dela adjudikaziorik egin. Joseba Belaustegik nabarmendu du ezin dutela errauskailua egiten hasi, "ez dagoelako bideragarritasun ekonomiko, juridiko eta teknikorik". "Gezurrak esateari utzi eta hitz egin eta adosteko garaia dela" adierazi du Belaustegik.

 

Audio_placeholder

Joseba Belaustegi (GuraSOS): "Gezurra da errauskailua adjudikatuta dagoela. Hitz egin eta adosteko garaia da"

Loading player...
Joseba Belaustegi y Joxe Mari Izeta, representantes de GuraSOS. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Joseba Belaustegi y Joxe Mari Izeta, representantes de GuraSOS. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

GuraSOS elkarteak dosier bat aurkeztu du erraustegiaren auzian ustez egin diren irregulartasunak azaltzeko. Ondorio garbia atera du: proiektua bideraezina dela eta ez dela egingo. Aurkeztu duten txostenean Gipuzkoako errauskailua ez egiteko arrazoiak azaleratu dituzte, dokumentu eta ebazpenetan oinarrituta.

Joseba Belaustegik argitu du GHKra joan eta ohartu direla ez dagoela errauskailua adjudikatuta. Hori GHKko lehendakariak egin behar du dekretu bidez. Kontua da urtea hastearekin bat tramite berri bat jarri dela indarrean. Honek dio epe luzerako zortzea egin behar denean, Gipuzkoako Aldundiaren babesa behar duela.

Epaitegietan lau auzibide ebatzi gabe daude oraindik, errauskailuaren prozesua gera dezaketenak. Gipuzkoako Aldundiari gezurrak esateari eta herritarrei ziria sartzeari utzi eta hitz egiteko garaia dela esan dio Belaustegik.