Anaiz Funosas “Bakearen artisau bat atxilotzen duten aldiro, hamarnaka berri sortuko dira”

Anaiz Funosas, Bake Bidea ekimeneko kidea, elkarrizketatu dugu goizean Kalegorrian saioan eta Luhusuko atxiloketen inguruan galdetu diogu. Funosasen ustez, Luhusoko bost atxilotuek “bide berri bat ireki dute, mugarri bat da, eta orain herritarren esku dago bake prozesua bururat eramatea”.

Audio_placeholder

Anaiz Funosas “Bakearen artisau bat atxilotzen duten aldiro, hamarnaka berri sortuko dira”

Loading player...
Anaiz Funosas, larunbatean Baionan egin zen manifestazioan. (Bob EDME)
Anaiz Funosas, larunbatean Baionan egin zen manifestazioan. (Bob EDME)

Bake Bidea ekimeneko bozeramalearen ustez “bake prozesuak ausardia eta kuraia politikoa eskatzen du eta atxiloturiko bost herritarrek hori erakutsi digute”. “ETAk herritarrengan delegatu du bere armagabetzea” nabarmendu du Funosasek eta gaineratu du, orain herritarren esku dagoela prozesua, “sekula ez gehiago Estatuen esku”. Atxiloketek herritarrengan sorrarazi dezaketen beldurraz edo kezkaz galdetuta, Funosasek argi du; “bakearen artisau bat atxilotzen duten aldiro, hamarnaka berri sortuko dira”.