"Zarauzko hondartzan sorosle izatetik, Lesbosera laguntza maritimoa eskaintzera"

"Errefuxiatuak laguntzeko, lurrean bai, baina itsasoan laguntza ematen bolondres gutxi dago gaur egun Egeo itsasoan" aitortu du Mikel Mugikak gurean. Eta gaineratu, "Errefuxiatuak Greziako kostara heltzen dira, baina beste asko bidean hiltzen dira". Soroslea da Zarauzko hondartzan, eta abenduaren 20an Lesobosera joanen da laguntza maritimoa eskaintzera. Euskal Herriko hainbat soroslek eta itsasontzietako patroik indarrak batu dituzte, eta Salvamento Maritimo Humanitario gobernuz kanpoko erakudea sortu dute, babes ekonomikoa duten bitartean, erreleboka emango dute laguntza maritomioa Egeo itsasoan. 

 

Audio_placeholder

"Zarauzko hondartzan sorosle izatetik, Lesbosera laguntza maritimoa eskaintzera"

Loading player...
Llegada de un bote a la costa de Lesbos. (Aris MESSINIS / AFP)
Llegada de un bote a la costa de Lesbos. (Aris MESSINIS / AFP)

.