Galizia bidean da Emakumeen Mundu Martxa, Bilbok agur beroa eman eta gero

Euskal Herrian hainbat egunez izan eta gero, azken agurra eman zaio Emakumeen Mundu Martxari Bilbon. Aunitz izan ziren bertara hurbildu zirenak, orain Galiziak hartu du lekukoa, eta Lisoban amaituko da Kurdistanen hasi zen karabana feminista.

 
Martxa Bilbon 20151004
Martxa Bilbon 20151004

Tafallan hasi eta Bilbon amaituko da urriaren lauan. Bertan eginen da ekitaldi nagusia. Hala ere, herri aunitzetatik pasako da karabana, eta herriz herri ekintza ezberdinak antolatu egin dira.

1000 kilometro baino gehiago egingo ditu Karabanak Euskal Herrian. Emakume Mundu Martxako web gunean ikus dezakezue eguneroko agenda edo naiz.info ko agendan. 

5. EGUNA:El movimiento feminista se vuelca con La Marcha Mundial de las Mujures

Loading player...

La Marcha Mundial de las Mujeres afronta ya la recta final de su recorrido por Euskal Herria. Hoy dejará atrás Gipuzkoa para llegar, entrada la tarde, a Gasteiz y el domingo una gran fiesta reivindicativa pondrá el broche final a siete días de caravana feminista. Sobre lo que se ha preparado para el domingo en Bilbo hemos preguntado hoy a Itziar Gandarias del movimiento feminista de la capital vizcaina. Gandarias ha destacado el valor de la Marcha Mundial de las Mujeres y ha subrayado, entre otras cuestiones, que “la marcha permite que las feministas de Euskal Herria nos activemos y a su vez, permite que muchas mujeres que a lo largo del año no tenemos puntos de encuentro nos conozcamos y trabajemos en común”.

4.EGUNA: Gipuzkoa zeharkatuko du gaur Emakumeen Mundu Martxak

Atzo Lapurditik Gipuzkoara igaro zen Emakumeen Mundu Martxa eta Donostian gaua igaro ostean bideari ekin diote berriz ere gaur goizean. Orereta, Zumaia, Hernani eta Tolosa bisitatuko ditu gaur karabana feministak eta guk, Kalegorrian saioan, hernaniko Anita Revueltarekin hitz egin dugu. Herrian prestatu duten egitaraua kontatu digu Revueltak.

Loading player...

3. EGUNA:“Euskal Herriko mugimendu feministak loraldia bizi du”

 Emakumeen Mudu Martxak ez du atsedenik hartzen eta gaur Donostiara helduko da. Bertan, harrera berezia prestatu diote Donostiako mugimendu feministako kideek.Arratsaldeko 18:00etan Martuteneko espetxetik bizikleta martxa egingo dute erdigunera eta 18:30tan ongi etorria jendetsua egingo diote Donostiako Bulebarrean. Karabana feministari harrera egiteko Gipuzkoako hiriburuan prestatu dutenaz galdetu diogu goizean Nagore Iturriotzi.

Loading player...

2. EGUNA: Zein harrera egingo diote Emakumeen Mundu Martxari Leitzan?

Gaur eguerdian Leitzara iritsiko dela probestuz, bertako mugimendu feministako kide den Oihana Iraola elkarrizketatu dugu.

Loading player...

 

1. EGUNA: Tafalla-Iruñea!Abian da Emakume Mundu Martxa

Euskal Herrira iritsi da Emakume Mundu Martxako karabana. Tafallatik abiatu eta Iruñea du gaur helburu. Katallin Minerrek EMMko ordezkariak eman dizkigu xehetasun guztiak. Kurdistandik dator karabana, eta pozik, indarrez eta ilusioz hartu da lekukoa Euskal Herrian. "Aliantza internazionalisten ikuspegia indartu nahi du martxa honek, tokian toki, emakumeek dituzten borrokak saretzea". Minerren iduriz, bost urtetik behin egiten den martxa honek indarberritze bat ekarri ohi du mugimendu feminista, eta hala izan da aurten ere. 

Loading player...