|04/12/2018
Pola Salabarrieta, askatasunaren prezioa

Euskal jatorriko Pola Salaberrieta Kolonbiako independentziaren ikurretako bat da. Bere omenez, fusilatu zuten eguna, azaroak 14 Kolonbiako emakumeen eguna da. Abertzale eta Kolonbiako independentzia zale sutsua, matxinatuen aldeko informazioa jaso eta ezkutuko sareetan banatzen aritu zen besteak beste.

Loading player...
|03/12/2018
«Gu eta horiek ez, denok. Desberdinak gara eta hor dago aberastasuna»

Euskararen nazioarteko eguna izateaz gain, gaur aniztasun funtzionalen nazioarteko eguna ere bada. Kirol egokituen Gipuzkoako federaziora jo dugu Bizipozaren laguntzarekin. Amaia Elizondok esan digunez, guztiok ditugu gaitasun eta ezgaitasun ezberdinak. Konnotazio negatiboak albo batera utzi eta aniztasun funtzionala duten pertsonek gainerako herritarren aukera berdinez gozatzeko aukera sustatzen dute, kirolaren bidez.

Loading player...
|03/12/2018
'Akelarre Sorta', 70.hamarkadan Euskal Herria dantzan jartzeko sortutako diskoa

Euskal Kantugintzaren baitako bere azken atala egin du gurean Andoni Tolosa 'Morauk'. Agurrean oinarrituz, Oskarbi, Soroak, Enarak, Estitxu eta Daikiris, Atahualpa Yupanki... eta ezustekoren bat ere entzun dugu Tolosarekin. Esaterako, 'Herri Gogoa' disketxekoak AEBtara joan eta William S. Fischer musikariarekin hain ezagunak diren 'Gurea Da' edota 'Euskaldunak Gara' kantuak, garaian modan jartzen ari ziren musika dantzagarrietara eraman zituzten.

Loading player...
|03/12/2018

Info7 irratian hasi eta buka parte hartu du Joxe Landak eguraldi iragarpena egiten, horregatik, abiatu dugu Agur Bira Itziarren, bertako eguraldi gizonarekin urte hauetako errepasoa egin, eta aurrez-aurre eskerrak emateko egindako ekarpenagatik. Itziarko Endoia auzoko paraje ezin hobean elkarrizketatu dugu, bere jaiotetxea (Beloisoro goikoa baserria) parean genuela, atzean berriz, itsasoa. 

Loading player...
|30/11/2018
#SAREKADA Décimo y último round con Jonathan Martínez

Con mucha pena hoy hemos despedido la sección Sarekada donde cada semana hemos repasado la actualidad con Jonathan Martínez. Hoy hemos arrancado mirando a la sentencia por la muerte de Iñigo Cabacas. Después nos hemos centrado en el inminente 40 aniversario de la Constitución española.

Loading player...
|29/11/2018
Ez du hutsik egin Gari Garaialdek eta oso irudi bitxiak ekarri dizkigu, #AstekoArgazkiak

Munduko punta ezberdinetako argazki oso bitxiak ekarri ditu Gari Garaialdek #AstekoArgazkiak atalera. Sri Lankako polizia Sinhala erlijiosoen manifestazioaren kontra egiten ikus dezakegu lehenean. Bigarrenean berriz, halamoduzko andamioetan Indian ospitale bat eraikitzen dabiltzan langileak ikus daitezke. Azkenengoan, bi haur migratzaile, oilaskoak garraiatzeko kamioi baten barruan, Guadalajarako bidean.

Loading player...
|29/11/2018
Larsabik arkume kanpaina martxan jarri du

Arkumeak jaiotzen hasi ahala salmenta kontuak ere aipagai ditugu. Latxa arkumea hazi, ekoitzi eta saltzen duten artzainen Larsabi elkarteak martxan jarri du Gabonetako kanpaina. Landareei dagokionez eta Lierni Elortzak esan digunez, lehen pazko lore edo poinsetiak ekartzen hasi dira lore saltzaileak. Azaroaren bukaerako feriarekin bat egin ohi du odolki lehiaketak.

Loading player...
|29/11/2018
NG Samplesen 17.Rounda, azkena oraingoz!

NG Samplesen azken atala egin dute Arkaitz Sagastik eta Urko Rodriguezek Info7 Irratiaren itxiera aitzin. 17.Round honetan ere ez da Negu Gorriakek erabilitako sampleen jatorrizko bertsioen bitxikeriarik falta. Gozatu ederra hartu dugu bi hauekin azken urteetan, bideak elkartuko gaitu berriz ere.

Loading player...
|28/11/2018
Genero estereotipo ereduak Oiartzabal psikologoarekin

Genero estereotipo ereduak landu ditu gaur Aingeru Oiartzabal psikologoak. Etengabean nor garen autodefinitzen aritzen gara, inposatzen dizkiguten rol eta eginbeharrek autodefinizio horretan negatiboki eragin dezakete. Horrek sor dakigukenaz eta mitoez aritu da Oiartzabal.

Loading player...
|28/11/2018
Lizarra acoge este sábado la presentación del disco «Europa huele a muerto»

La asociación cultural de Lizarra Malas Pulgas ha trabajado los últimos meses en la producción de este proyecto que tiene dos vertientes. Por una parte, pretende homenajear a la banda de Lizarra Flitter. Por ello, el disco está formado por versiones de Flitter y cuenta con la participación de numerosos grupos. Por otra, el dinero que se recaude lo destinarán a la ONG Prodein que trabaja en defensa de los inmigrantes en Melilla. Txomin Bengoa, de Malas Pulgas, nos ha dado los detalles.

Loading player...
Page 2/ 178