|03/11/2016
“Las Juntas Generales de Araba acaban de darle una medalla a Michelin. En tres meses han muerto 2 personas en sus instalaciones”

Según el sindicato LAB en lo que va de año al menos 50 trabajadores han muerto en Euskal Herria. El último en Bilbo, en el edificio Albia, al caer de 10 metros. El penúltimo el pasado 27 de octubre, en la planta de Michelin en Gastéis. En ambos casos se trataba de trabajadores subcontratados.

Loading player...
|02/11/2016
Abiadura eta maskulinitate eredua deseraikitzen

Herri txikia da Errezil eta proportzioan errepide istripu ugari izan dira azken denboran bertan. Hamar urtean bost herritar hil dira auto edo motor istripuz, guztiak 5 eta 30 urte artekoak eta mutilak. Abiaduraren, auto bizkorren zaletasunaren eta maskulinitate ereduaren arteko loturak eragiten dituen arriskuez ohartarazteko Bizitzaz blai programa berritzailea jarri dute martxan.

Loading player...
|02/11/2016
"Hiltzen ikasi daiteke"

Nola hil nahi dugu, zeinek lagunduta, zein erritual egitea nahi dugu gu hiltzean? Norberaren heriotza norberak kudeatzeko nahia gero eta handiagoa da gurean, kalitatezko heriotza edo heriotza propioa izan nahi dutenak gero eta gehiago dira. Hortik, eutanasiaren edo suizidio lagunduaren eskariak. Iñaki Olaizola heriotza eta eutanasian doktorearekin hitz egin dugu.

Loading player...
|02/11/2016
Klima Aldaketaren aurkako Pariseko Akordioa indarrean sartuko datorren ostiralean

Klimaren aldaketaren aurka “lehen akordio unibertsala” adostu zuten estatuek Parisen duela urtebete eta ostiral honetan indarrean. Besteak beste, mende amaierarako planetaren tenperatura bi gradu baino gehiago ez igotzeko konpromisoa hartu dute Estatuek, eta igoera gradu eta erdikoa izateko ahalegina egiteko.

Loading player...
|28/10/2016
Espetxeko errezeta: ensaladilla rusa

Muga handiak zein irudimen ederra, hori da espetxean sukaldatzeak duena. Atal honetan egiten dugun bezala Espainia zein Frantziako espetxeetan preso politikoek sukaldatzen dutenari begira jarri gara. Iñigo Elizegik ensaladilla rusa proposatu digu eta gakoa maonesan dagoela esan digu. Antza, eztabaida handik sortzen ditu honek espetxean.

Loading player...
|28/10/2016
CAFeko langileek lan uzteak egingo dituzte azaroan zehar azpikontratazioa salatzeko

Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa batzordeek deituta batzarrak egin zituzten atzo CAFeko langileek. Bi gai zituzten zerrendan: Beasaingo zentroko altzairutegiaren egoerari buruzko informazioa ematea eta enpleguaren aldeko eta produkzioko azpikontratazioa handitzearen aurkako mobilizazioen proposamena egitea.

Loading player...
|28/10/2016
“Una persona ha muerto en dependencias policiales. Es muy grave. Exigimos trasparencia total”

Esta mañana en Kalegorrian hemos querido profundizar en la muerte de un jovén vecino de Iruñerria, natural de Senegal, que el pasado martes fallecía bajo custodia policial en la comisaria de la policia española en Iruñea.

Loading player...
|27/10/2016
Zein dira hacker baten kezkak?

Penintsula mailako 17. Hackmeetinga antolatu dute asteburuan Añorga Txikiko Firestone fabrika okupatuan. Hackerrez beteko da asteburuan Donostia eta planeta hackeatzeko deia eginez datoz! Subirautza sozial eta teknologikoaren inguruko gaiak landuko dituzte eta sarrera doakoa izango da. Iune Trecetek eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|27/10/2016
Loreak hilerrian, fedea ala ohitura?

Santu guztien egunaren aurreko feria izan da aste honetakoa Ordizian eta loreek hartu dute protagonismo nagusia. "Elizako jaia bada ere, ez da fede kontua bakarrik, errotutako ohitura da" aipatu dio Maria Dolores Mendizabal lorezainak Lierni Elortzari. Bada loreak jartzeko enkargua egiten duenik ere.

Loading player...
|26/10/2016
Zer da harrera familia?

Benetako besarkada izeneko kanpaina jarri du martxan Gipuzkoako Diputazioak. Harrera familia gehiago lortzeko kanpaina da, babes beharrean dauden 60 haur eta nerabe baitaude Gipuzkoan. Zer da ordea, harrera familia? Zer ezberdintasun dago adopziorekin?

Loading player...
Page 119/ 178