Ostiralean hasi eta hilaren 17ra arte mendiaren erakuslehio bilakatuko da Bilbo. 10.edizioa du aurten Mendi Film Festivalek. Jaialdia "egonkortu" dela esan digu Aitor Elduaien komunikazio arduradunak. Sail ofizialean 51 filmek lehiatuko dute, munduko txoko ezberdinetan eginak eta oso anitzak. Emakumeek protagonismo handia izango dute Elduaienen aburuz, izan filmeen protagonistak direlako edota beste alor guztietan duten pisuagatik. Xehetasun guztiak eman dizkigu komunikazio arduradunak.