BEITU! nerabeei zuzenduriko hedabide digitala

Hedabide berri bat sortu da eta beti da hori notizia ona. Gaztezulok bultzatuta jaio da BEITU! Gazteei zuzendutako komunikabide digitala da, horretagatik, telefono mugikorraren bidez zabalduko dira edukiak. Hilero, izena eman duten gazteek WhatsApp bidez gazteek kontsumitzen dituzten aisialdi gaiekin lotutako edukiak: elkarrizketa labur eta dibertigarriak, youtuberrak, umorea, musika, ...Zuriñe Maguregik Gaztezuloko zuzendariak eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

BEITU! nerabeei zuzenduriko hedabide digitala

Loading player...
BEITU!-Gaztezulo
BEITU!-Gaztezulo

Kolaboratzaile sare bat osatzeko helburua ere badu BEITU!k, gazteek gazteentzat sortutako plataforma izan dadin. Besteak beste, Ane Atxutegi eta Telmo Trenado youtuberrak, Mr. Euskaldun ilustratzailea, Xabi Martin iparra.eus proiektutik…Horretaz gain, Maguregik azaldu digu, urtea amaitu bitarte kasting bat egingo dutela, "gazteek eurek beraiek sortutako hedabidea" izatea nahi dute, eta talentu berezi bat duten gazteei deia: bidaltzeko bideo bat hori erakutsiz, eta nork daki, akaso BEITU!ko kolaboratzaile izanen dira datorren urtetik aurrera. 

Bestalde, sare sozialen bidez, erabiltzaileek BEITU! osatzeko aukera izango dute, gustuko dituzten edukiak proposatuz. Instagrami esker –@beitu_insta– egunero BEITU!ren jarraitzaileekin harreman zuzena mantentzeko aukera dugu, euren interesak, iritziak eta zalantzak entzunez, eta norabide bikoitzeko etengabeko komunikazioa mantenduz. Landutako beste sare sozial bat Spotify da; bertan sortutako zerrendaren bitartez, euskal musika taldeen aldeko apustua eginez.

Hemeen BEITU! hedabidearen aurkezpen bideoa Telmo Trenadorekin.

(ZUZEU-etik hartutako edukia da hau) Gehiago irakurtzeko klikatu hemen.