Aurten ere ehunka haur saharar etorri dira Euskal Herrira uda pasatzera. Tolosaldean 24 haur egon dira eta azken egunak dituzte gurean. "Ongi etorria egiten diegun bezala, agur jaia egitea erabaki genuen", esan ditu Gregorio Eizagirrek. Ostiral honetan egingo dute jaia Tolosan. Hamar haur familietan egon dira eta beste hamalau Tolosako udalak utzitako aterpetxean. Esperientziaz jardun dugu Elixabete Eizagirrerekin.