Urte osoa da garai ona liburuak irakurtzeko baina udan denbora gehiago dugu eta horregatik hitz egin dugu Donostiako Hontza liburudendako lagunekin eta hainbat gomendapen egin dizkigu. Hala ere, Estherrek argi esan digu onena dela denda batera gerturatzea eta liburua esku artean edukitzea. Salduenen artean daude Fernando Aranbururen "Patria", Mikel Ayestaran kazetariaren "Oriente Medio, Oriente Roto" edo Kattalin Mineren "Nola heldu naiz ni honaino".